XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Analfabetismoaren bilakaerari dagokionez, erroldek bakarrik Larraungo udalerriko zenbakiak ez kontzejukoetakoak ematen dituzte, baina argigarriak dira eta lerro hauetara ekarriko ditut, Tuterako partidu judizialeko, Nafarroako, Hego Euskal Herri osoko eta Espainiakoekin alderatuta.

Non - Larraun - Tuterako partidu judiziala - Nafarroa - Hego Euskal Herria - Espainia

Analfabetismo tasen bilakaera: Larraun, Nafarroa, Hego Euskal Herria eta Espainia (Iturriak: Junta General de Estadística 1863; Dirección General del Instituto Geográfico y Estadístico 1891; Subdirección General de Estadística 1935; eta neure elaborazioa)

XIX. mendean Nafarroako eta Hego Euskal Herriko analfabetismo tasen gainetik ibili zen Larraun, baina Espainiakoen pare-parean, ordea, eta, Nafarroan bertan ere Tuterako partidu judizialeko tasak Larraungoen antzekoak ziren. XX. mendeak, berriz, aldaketa ekarri zuen, Larraun Nafarroako eta Euskal Herriko portzentaiei nabarmen hurbildu baizitzaien, Tuterakoak eta Espainiakoak aise gaindituz.

Gainerako lurraldeekin bateratsu alfabetatu zen Uitzi, beraz, eta, orokorki, ez dirudi bertako euskararen iraupenean eskolaketaren eta alfabetatzearen bilakaera faktore bereizle nabarmena, ez alde eta ez aurka, izan denik.

Komunikabideak

Bi bide nagusik zeharkatzen zuten Larraun ibarra 1842. urtean: bata, Iruñetik Gipuzkoara Lekunberri eta Betelutik zihoan errepidea Todo es camino real zioen Teodoro Ochoak (1842: 306) eta bestea, Lekunberritik Tolosara Uitzi eta Leitzatik igaroaz zihoan gurdibidea.

Pascual Madozek gurdibide bera aipatu zuen CAMINOS: el que desde Leiza conduce á Lecumberri" (1845-50, IX: 358) Uitzik taberna eta ostatua zituela gaineratuz. 1914. urtean, gurdibidea errepide bihurtua izateaz gain, trenbidea zuen Uitzik: Iruñea eta Donostia Leizarandik lotzen zituena, El Plazaola izenekoa (Altadill d.g., II: 220) (ikus 25. irudia).